Aramaioko hiru taldek hartuko dute parte 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketan

Txomin Madina Milikua 2025ko urt. 18a, 21:12

Urtarrilaren 22an hasi eta apirilaren 5ean amaituko den ekimenak, 2018tik honako edizioei jarraiki, txapelketa formatua izango du. Lehia aurreko fasean, baina, 2014 eta 2016ko topaketa eredua errepikatuz, talde bakoitzak bere herri edo eskualdean Kuadrillako Bertso Eguna antolatuko du. Aramaiok, Gorbeialdeko bi Bertso Egun eta lau finalaurrekoetako bat hartuko ditu.

Gaur goizean aurkeztu dute Gasteizko Amaia zentroan zortzigarren aldia izango duen Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa. Hamalau taldek hartuko dute parte guztira, tartean, Aramaioko hiruk (Bañera F.T., Izena pentsau bida 2 eta Aramaixoko taluek) eta urtarrilaren 22an hasi eta apirilaren 5ean amaitu, bi fase izango ditu.

Kuadrillako Bertso Egunak

Urtarrila eta otsaila artean izango den lehengo fasean, Kuadrillako Bertso Egunak egingo dituzte, hamalau denera. Hala, talde bakoitzak bertso emankizun bat antolatuko du bere herri edo eskualdean. Saio hauek askotarikoak izango dira (otordu bueltakoak, poteoak, txokolatadak, olinpiadak, musikaz lagunduak… ) eta antolakuntza lanetan bere herri edo eskualdeko bertso eskola edota beste eragile batzuen laguntza izango du. Aramaiok, Gorbeialdeko bi Bertso Egun hartuko ditu: otsailaren 1ekoa eta otsailaren 7koa.

Finalaurrekoak

Bigarren fasea, lehia bera oinarri izango duena, otsaila eta martxoa artean egingo dute. Lau finalaurreko egingo dituzte eta hirugarrena, martxoaren 15ekoa, Aramaiok hartuko du. Finalerdi bakoitzetik kuadrilla bana pasatuko da apirilaren 5ean Gasteizen izango den finalera.  

Taldeka

Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketaren eszaugarrietako bat da taldeka parte hartzen dela. Hori horrela, parte hartzeko, 3-6 bertsolariz osatutako talde batek beste kide batzuk (artean gai-jartzailea, epailea, argazkilaria…) bilatu behar ditu, guztira 9-12 laguneko talde bat osatuz.

Sustatzaileen hitzetan, lehia taldeka izateak bertsogintza eta inguruko bertsolaritza mugimendua astintzen ditu; parte-hartzea errazten du; bertso-eskolak indartzen ditu; eta bertsozaletasuna parte hartzetik sustatzen du.

Kuadrilla Artekoaren egutegi osoa

ARABAR ERRIOXAKO BERTSO EGUNA

  • Urtarrilak 22, asteazkena, Oion

GASTEIZKO BERTSO EGUNAK

  • Otsailak 1, larunbata, Gasteiz
  • Otsailak 14, ostirala, Gasteiz (2 ekimen)
  • Otsailak 20, osteguna, Gasteiz

AIARALDEKO BERTSO EGUNA

  • Otsailak 1, larunbata, Areta

GORBEIALDEKO BERTSO EGUNAK

  • Otsailak 1, larunbata, Aramaio
  • Otsailak 7, ostirala, Aramaio
  • Otsailak 14, ostirala, Legutio
  • Otsailak 21, ostirala, Izarra

LAUTADAKO BERTSO EGUNA

  • Otsailak 7, ostirala, Agurain

AÑANAKO BERTSO EGUNA

  • Otsailak 8, larunbata, Kuartango

MENDIALDEKO BERTSO EGUNA

  • Otsailak 15, larunbata, Lurkoi-Elortza

TREBIÑUKO BERTSO EGUNA

  • Otsailak 22, larunbata, Argantzu

1. FINALERDIA

  • Otsailak 28, ostirala, Narbaiza.

Bañera F.T. ( Aramaio, Gorbeialdea), 4 gara (Lautada) eta Ganbarakoak (Añana)

2. FINALERDIA

  • Martxoak 9, igandea, Aramaio

Txandrio (Arabar Errioxa), Izena pentsau bida 2 (Aramaio, Gorbeialdea),
Pinto Pintto (Gasteiz) eta Inkostantinkoplan potoz poto (Gasteiz)

3. FINALERDIA

  • Martxoak 15, larunbata, Amurrio

Jainkoaren seme-alabak (Trebiñu), Bertsoespuela (Mendialdea) eta Altubepekoak (Aiaraldea)

4. FINALERDIA

  • Martxoak 23, igandea, Gillerna

Gorringo (Gasteiz), Arlobiko bardoak (Urkabustaiz-Zuia, Gorbeialdea), Errexala (Gasteiz) eta Aramaixoko taluek (Aramaio, Gorbeialdea)

FINALA

  • Apirilak 5, larunbata, Gasteiz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak