Nikolas Gardoki musikari aramaioarra hil da

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abe. 24a, 11:16

86 urte zituela zendu da, bart, Eguzki erromeria taldeko soinujole izandako Nikolas Gardoki (Aramaio, 1938). Bihar, eguaztena, 13:00etan egingo diote hileta elizkizuna, Barajuen auzoko Andra Mari elizan.

Eguzkierripako Arana baserrian jaio zen Gardoki eta 50eko hamarkada amaieran hasi zen soinua jotzen, auzoz auzo, pixkanaka ingurukoak konbentzitu eta Eguzki erromeria taldea sortu zuten arte. 

Eguzki taldea, 1973ko irailean, Angiozarren. Argazkia: Gardoki familia. 

Nikolas Gardokik 20 urte zituela hasi zuen ibilbidea Eguzki taldeak eta, harrezkero, makina bat erromeria egin zituen taldeak, gehienbat Aramaion eta Arabako, Gipuzkoako zein Bizkaiko zenbait herri eta auzotan; Arantzazun edota Araotzen, besteak beste.

2023an omenaldia egin zioten

Iaz, 2023ko irailaren 23an, omenaldia egin zioten Nikolas Gardokiri, hain zuzen, bere musikarekin hainbat urtez Euskal Herriari egindako ekarpenagatik. Orduko hartan Barajuen auzoan egin zuten erromeria hemen ikusgai:

Horren harira, Goiena telebistak elkarrizketa egin zion Barajuen auzoko Gardokiena etxean:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak