Uxue Arana izan da irabazle jaietako argazki lehiaketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko uzt. 22a, 10:06

Aurtengo jaien hasieran, plaza jende ugarirekin.

Aurten, estreinakoz, San Martin jaietako argazki lehiaketa antolatu du Udalak, eta saria irabazi duen argazki-bilduma onena Uxue Arana Ajuriagerrak aurkeztutakoa izan da. Bestalde, jaien gaineko balorazioa egiteko galdetegia bete daiteke dagoeneko.

Uxue Arana Ajuriagerrak aurkeztutako argazki-bilduma izan da San Martin jaietako argazki lehiaketako onena. Hark aurkeztutako argazkien "aniztasuna" saritu nahi izan dute, adierazi dutelako "askotariko ekintzetan izan dela, jaietako irudi orokor bat osatuz". Bi parte-hartzaile izan dira eta Udalak egindako lana eskertu nahi izan die.

Jaien balorazioa egiteko galdetegia

Bestetik, Aramaio.eus webgunean dagoeneko bete daiteke jaietako balorazioa egiteko galdetegia. Hori betetzeko azken eguna hilaren 30a izango da. Horrekin Udalak herritarren iritzia jaso nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak