Uztailaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dituzte San Martin jaiak Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko eka. 27a, 14:52

Anbotoko Mariren jaitsiera, iaz. (Argazkia: GOIENA).

Aramaioko Udalak gaur argitarau du datorren astean ospatuko diren San Martin jaien egitaraua. Uztailaren 5ean izango da Anbotoko Mariren jaitsiera; agurra, berriz, uztailaren 5ean.

Honakoa da Aramaioko San Martin jaietako egitaraua:

Uztailak 4, eguena

Aramaioko Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna egingo dute:

  • 16:30 Hitzaldia: musika eta politika. Ostean, grafitti tailerra.
  • 18:30 Urrezko gibelaren igoera.
  • 20:00 Txosna irekiera. Ondoren, DJ Atzu.
Uztailak 5, egubakoitza
  • 19:00 Anbotoko Mariren etorrera. Txupinazoa eta pregoia Bertso Eskolaren eskutik.
  • 19:05 Kalejira Trikitixa eskolako kideekin eta buruhandi nahiz erraldoiak.
  • 20:00 Pilota txapelketako finalak kiroldegian.
  • 20:00 Txosnen irekiera.
  • 20:00 Dirty Durum Brass Band taldearekin kalejira.
  • 23:00 Erromeria plazan: Ziortza eta Leire.
  • 23:00 Kontzertuak txosnetan: Bele eta Raimundo el Canastero.
Uztailak 6, zapatua
  • 10:00 Hockey partiduak frontoian.
  • 11:30 Umeendako jolasak plazan.
  • 12:00 Patata-tortilla txapelketa plazan.
  • 12:30 Sutan Txarangarekin kalejira.
  • 16:30 Mus eta briska txapelketako izen-ematea.
  • 17:00 Mus eta briska txapelketa.
  • 17:00 Ping-pong txapelketa.
  • 17:00 Plater tiraketa txapelketa.
  • 18:00 Zumba Masterclass-a Malenarekin plazan.
  • 19:00 Green Grass festibala txosnagunean.
  • 19:30 Estampas de Mexico mariatxien kalejira.
  • 22:30 Estampas de Mexico mariatxien emanaldia plazan.
  • 23:00 Kontzertuak txosnetan: Sukena, Hankaz Gora eta The Clayton.
Uztailak 7, domeka
  • 11:00 Dianak herriko txistulariekin.
  • 12:00 Meza, Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta.
  • 13:00 Herriko ume jaioberrien ongietorria plazan. Ostean, herriko dantzarien emanaldia.
  • 17:00 Jolas parkea parkean.
  • 18:00 Street Boulder txapelketa.
  • 18:00 Herri kirolen erakustaldia plazan.
  • 20:00 Eusko Label parrillada plazan.
  • 20:30 Dantza Plaza Kittu taldearekin plazan.
  • 21:30 Zuk in, zuk jan txosnagunean.
  • 22:30 Zergatik, Ursula? ekitaldi instituzionala elizako eskaileretan.
  • 23:30 Korto lehiaketa txosnagunean. Ostean, berbapasa.
Uztailak 8, astelehena
  • 12:30 Mute antzerkia, kanpoko frontoian.
  • 13:00 Kantu-jira, Alaiak Kantu taldearen eskutik.
  • 16:30 Kuadrillen arteko pikea, parkean.
  • 20:00 Orkresta elektrotxarangarekin animazioa.
  • 21:30 Herri afaria, plazan. Ostean, Urrezko gibela; juergista onenendako sari-banaketa.
  • 22:30 Orkresta elektrotxarangarekin animazioa.
  • 23:30 Anbotoko Mariren agurra.
  • 01:00 DJ Ynox, txosnetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak