Erakustaldiak jendetza batu du herriko plazan. Harridura eta txaloak nagusitu dira, baita tentsio momentuak ere. Azken momentura arte egin da lehia bizi bizian, azken herri kirolak erabaki baitu zein izan den bikote irabazlea. Aramaioarrek, ekitaldia ikusteaz gain, diziplina desberdinak probatzeko aukera izan dute.