Eusko Labeldun txahaltxitxekin berreskuratu dituzte indarrak aramaioarrek

Beñat Arizabaleta 2024ko uztailaren 7a

Txahal haragiz eginiko 800 saltxitxa prestatu dituzte parrillan.

Txahaltxitxa izenpean, Eusko Labeldun pintxo bat jan eta indarrak berreskuratzeko aukera izan dute herritarrek ilunkaran. Musika eta dantzaldiz lagunduta igaro dute momentua plazan, lagun artean zein familian. Berehala osatu dira ilarak okela dastatzeko eta tripak betetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak