Herriko plaza bete dute herritarrek dantza emanaldia ikusteko. Haur zein helduek hartu dute parte erakustaldian, euskal dantza tradizionalak eta dantza garaikideak nahastuz. Idoia Asurmendi abeslari aramaioarraren laguntza ere izan dute emanaldiari amaiera emateko. Izan ere, zazpi urtez herriko dantza taldeko irakasle izan dena malko eta irribarre artean agurtzeko baliatu dute gaurko ekitaldi hau.