Uztailaren 5etik 8ra izango dira sanmartinak Aramaion eta argazki lehiaketa antolatu du Udalak. Hala, parte-hartzaile bakoitzak argazki bilduma bakarra aurkeztu ahal izango du –zortzi argazki eta egun bakoitzeko bi ekintza desberdinen argazkia gutxienez batzen dituena–. Udalak adierazi du argazkietan pertsonen lehen planoak agertzen badira, pertsona horien baimena aurkeztu beharko dela; haurrak diren kasuetan, berriz, gurasoen baimena.
Lehiaketan parte hartzen duten argazki guztiak Aramaioko Udalaren webgunean jarriko dituzte ikusgai.
Saria eta epeak
Irabazle bakarra egongo da eta horrek 200 euro eskuratuko ditu. Argazkiak uztailaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta bilduma JPG formatuan aurkeztu beharko da itxasokultura@gorbeialdea.eus helbide elektronikoan edo udaltxean. Jakinarazi dute mezu elektronikoa jaso izanaren baieztapena bidaliko dela, argazkiak jaso direla frogatze aldera.
Argazkiekin batera, egilearen datuak aurkeztu beharko dira: izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa, helbide elektronikoa eta adina.
Epaimahaia
Kultura batzordeko ordezkariek osatzen dute epaimahaia eta erabakia hartzeko saioa uztailaren 17an egingo dute. Udalak aurreratu du epaimahaiak saria eman gabe utz dezakeela, bildumek sasriaren baldintzak edo helburuak betetzen ez dituela uste badu.
Epaimahaiak kalitatea eta gai aniztasuna baliotsiko ditu.