San Martin jaiak direla eta Bizente Goikoetxea plazan trafikoa moztu egingo da. Festetan plazan jarriko duten agertokia harategi parean egongo da kokatuta, eta horregatik, Aramaioko Udalak adierazi du bertako garajeetako bizilagunek ibilgailuen sarrera-irteerak Matxinkaletik egin beharko dituztela uztailaren 9ra arte.
Halaber, gaurtik hilaren 10era bitartean, Nardeaga 32 zenbakitik 33ra ere trafikoa moztuta egongo da txosnaguneko eszenatokia jartzeko.