Salgai daude Aramaioko San Martin jaietako herri afarirako txartelak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko ekainaren 25a

Sanmartinetako herri afaria, iaz. (Argazkia: GOIENA).

Uztailaren 5etik 8ra ospatuko dira San Martin jaiak Aramaion, eta azken egun horretan egingo dute herri afaria.

Dagoeneko salgai daude uztailaren 8an, sanmartinetan, Aramaion egingo den herri afarirako txartelak. Gaurtik hasita, Internet bidez eros daitezke txartelak, eta bihartik aurrera, udaletxean ere salgai jarriko dituzte.

Helduendako txartelen prezioa 20 eurokoa da eta menu begetarianoa ere aukeratu ahal izango da. 10 urtetik beherakoen txartelen prezioa 10 eurokoa da.

Plaza kopuru mugatua da eta uztailaren 3a da txartelak erosteko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak