Asteon Euskal Herrian izan da, haren ahizpa Idoiaren bi kontzertutan kantatu du; Donostiako Victoria Eugenian antzokian maiatzaren 19an eta atzo, eguena, Madrilgo Lara antzokian. Baina dagoeneko hartu du Londreserako hegazkina eta buru-belarri ari da urteetan ondu duen Otsemeak proiektua jendaurrean erakusteko lanean.
Ekainaren 1ean, Londresko Euskal Etxeak gonbidatuta, proiektu horren estreinako kontzertua emango du, eta alboan izango du Idoia; nork bere diskoko kantak joko ditu, eta, ondoren, elkarrekin abestuko dituzte beste hainbat kantu.
Bilduma "hunkigarria"
"Jazza eta folka fusionatzen dituzten euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abesti hunkigarriekin osatutako bilduma dio osatzen dute bilduma" dela dio musikariak. "Barkamena, familia, maitasun propioa, sonoritatea eta osasun mentalaren garrantziaz hausnartzera bideratzen dutela", gaineratuta.
Londresko Fish Factory eta Crowshed estudioetan grabatu du eta honako musikari hauek izan ditu bidelagun: Giovanni Cresseri baxu-jolea; Gianluca Corona gitarra-jolea; Milena Granci piano-jolea; Filippo Galli bateria-jolea; Demi Garcia Sabat perkusioan; Yoanna Prodanova txeloarekin; Finn Bradley tronpetarekin; eta Claudia Marquesek egin ditu koruak.
Udazkenean diskoa
Bildumari izena emango dion kantua zabaldu zuen atzo sare sozialetan. "Emakumeen terapia-talde batean izan zuen esperientzia eraldatzailean inspiratuta dagoen bidaia musikala dela" dio kantu berria aurkezterakoan, "ahotsa, perkusioa – udua eta pandero karratua– eta inprobisazioa kontrabaxuarekin eta baxu elektrikoarekin uztartzen direla" gaineratuta.
Musika ikasten Londresen
Musika Modernoko Interpretazioko Gradua egitera joan zen 2013an, eta Jazz Interpretazioko Masterra egin zuen 2020an. Harrezkero, Londresko areto ezagunetan abestu du, eta "gogotsu dago" haren kantuak Erresuma Batuan, Euskal Herrian eta Espainian erakusteko.