Intujai konpainiaren Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren barruan, helduendako kontaketa-saioa egingo du Aldo Mendezek (Meneses, Kuba, 1966).
Saioak ez dauka izenbururik; zeri buruz hitz egingo duzu?
Publikoaren interakzioarekin jokatzen duen kontalaria naiz. Giroak eta publikoaren aldarteak zehazten dute kontakizuna zein izango den. Nire kontakizunak, batik bat, nire oroitzapenekin eta mapan galduta dagoen nire herriarekin lotutakoak dira. Badaude istorio batzuk umorea dutenak, poesia, erotismoa… dutenak. Publikoarekiko lotura afektiko eta poetikoa da bilatzen dudana, umorea galdu barik.
Zure publikoa helduak dira; ezberdina da helduak edo haurrak izatea?
Bai. Umeak horizontalak dira eta umea edozerk harritzen du. Helduak, bertikalak, aurreiritziak izaten ditu, eta haren esperientziatik begiratzen du. Batzuetan, helduak sorbaldaren gainetik begiratzen dizu; umeak, ordea, berdinetik berdinera begiratzen dizu beti. Horizontaltasun eta bertikaltasun hori gakoa da kontakizunak egiteko. Ipuinak ez du adinik. Historikoki, komunitateak kontatzeko elkartu dira. Publiko gaztearen mireslea naiz, baina helduek beste xarma bat daukate. Denok gara ipuin bat; bizi dugun ipuina kontatzen dugu.
Ahoz Ahon izango zara, beste behin; zer iruditzen zaizu egitasmoa?
Zuen lurraldean bertako nahiz beste herrialde batzuetako ahotsei tokia ematea sekulakoa da. Dibertsitatearen aldeko apustua egiten duten egitasmoak eta kultura arteko komunikazioak sekulakoak dira.