Arrazoi pertsonalak argudiatuta, Aramaioko alkate Iban Herrartek kargua utzi du. 2023ko ekainean hartu zuen aginte makila eta sei hilabeteren ondoren etorri da erabakia.
Aramaioko Udal Gobernuak jakinarazi du lanean ari direla lan talde berria berregituratzeko lanetan. Alkate berriak kargua hartu bitartean Martin Arriolabengoa alkateordeak izango du aginte makila. "Bitartean, sortuko diren eragozpenengatik barkamenak, aldez aurretik", adierazi dute ohar bidez.
Aramaioko zinegotzi azken lau urteetan
Iban Herrarte Aranak lau urte egin ditu Aramaioko udaleko zinegotzi lanetan, 2019-2023 agintaldian. 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan, aldiz, EH Bilduko alkategaia izan zen eta alkatea makila hartu zuen ekainaren 17an.