Aldundiak emandako diruarekin hainbat baso lan egingo ditu Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 21a, 20:00

Artxiboko irudia.

Foru Aldundiko mendi sailean eskatu ditu laguntzak Udalak; eta, guztiak jaso ditu. Inausketak, landaketak eta beste zenbait lan egingo dituzte.

Aramaioko Udalak Foru Aldundiko mendi sailaren diru laguntzak eskatu zituen baso sailak, pistak eta basoari lotutako urteko lan ezberdinak egiteko; eskatutako arlo guztietan jaso ditu laguntzak Udalak.

Ondorengo lanak egingo dituzte:

  • Inausketak, sastrakak kendu eta garbiketa lanak, Zalgon, Lurgorrin, Besaiden eta Barrausen, 7.525,23 euroko dirulaguntza. Beitia Naturlanak enpresari esleitu zaio lana. Gastua, guztira, 15.050,45 eurokoa izango da.
  • Ongarria bota, Besaiden, 579,60 euroko dirulaguntza, Beitia Naturlanak enpresari esleitu zaio lana. Gastua, guztira, 1.449 eurokoa izango da.
  • Landaketak eta itxiturak, Lurgorrin, 14.355 euroko dirulaguntza, Beitia Naturlanak enpresari esleitu zaio. Gastua, guztira, 15.950 eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak