Aramaixo Herri Eskolak ikasturte amaierako jaia egin zuen zapatuan. Aurtengo ekintza solidarioa Senegalgo Dionewar eskualdeari bideratutakoa izan da; plastikoa egoki birziklatzeko proiektura bideratuko dute batutako dirua. Eskolako arduradunek adierazi dute 256,25 euro batu zituztela zapatuko jaian.