Ganborraldera igo dira mendietan egin gura dituzten azpiegituren kontra

Txomin Madina Milikua 2023ko api. 1a, 20:17

Arabako Mendiak Aske plataformak abiatutako mendi martxen edizio berriaren baitan, Aramaioko parajeetan ibilaldia egin dute gaur goizean, Statkraft enpresak zentral eolikoa jarri gura duen inguruetan.

Babestu maite duzun mendia leloarekin ekin zioten joaten den astean Arabako Mendiak Aske plataformak deitutako mendi martxen edizio berriari, eta gaur Aramaio inguruetan egin dute mendi ibilaldia, Statkraft enpresaren proeiktu eolikoa kokatuko litzatekeen lurretan. Ibarratik abiatu dira batzuk eta Kurtzetan batu dira beste hainbat lagun, Ganborralde mendira igotzeko. Han irakurri dute Aramaio bizirik taldekoek gaurko ibilaldiaren harira idatzitako manifestua.

Ibilaldia gidatu duen Araba Bizirik taldeko Judit Arriolabengoak esan duenez, Aramaion jarri gura duten proiektu eolikoa bezalakoak ez dira energia berriztagarrien ereduaren adibide, eta suntsipen handia ekarriko dute herrirako: “Aramaioko eta beste tokietako mendiak bakean uztea eskatzen dugu, badaudelako energia lortzeko beste eredu batzuk. Gainera, urtetan ez da gaiaren inguruan hitzik egin, eta orain, bat-batean eta gauzak aztertu gabe, mendi guztiak eolikoekin bete gura dituzte. Gauzak  teilatutik eta zentzu barik hasi dira egiten”. Konponbidea plangintzatik eta kontsumo mailaren murrizketatik etorriko litzatekeela gaineratu du.

Maiatzaren 20an, manifestazio nazionala

Gaurko ekimenaren antolatzaileek, beste hainbat talderekin batera, Euskal Herrian egin gura diren makroproeiktuen kontrako manifestazioa nazionala deitu dute maiatzaren 20rako, Gasteizen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak