Energia iturriei buruzko galdetegia betetzeko azken eguna eguena izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko mar. 29a, 09:39

Inkesta betetzen.

Aramaioko herritarrek energia iturrien proiektuen inguruan duten iritzia jakin gura du Udalak. Horretarako, galdetegi bat prestatu du, eta hori betetzeko azken eguna martxoaren 30a izango da.

Udalak parte-hartze prozesu bat hitzartu du Aztikerrekin energia iturrien gaia lantzeko. Joan zen astean egin zuten lehen batzarra, eta hara joandakoen iritzia jasotzeko aukera izan zuten udal ordezkariek. Galdetegia prozesu horren bigarren urratsa da; modu gorretan, batzarrean egon ez zirenen iritzia jaso nahi dute.

Energia iturrien proiektuen inguruko iritzia jasotzeko galdetegi bat prestatu du udalak. Udaletxean eskuratu daiteke galdetegia, baita on line formatuan ere.

Uda eta udazkenean bestelako urratsak egitea aurreikusten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak