Proiektu txikitzaileen inguruko analisitik abiatuta, landa-eremuko bizimodua aintzat hartu dute, Aramaion egindako topaketan. Aramaioko landa-emakumeak herrian ipini gura dute eolikoekin daude kezkatuta. "Gai horren inguruko iritzi bat sortu gura genuen, eta ausnarketa hori feminismotik lideratu. Debagoienean, publikoki, inork ez du eolikoen gaineko iritzirik eman. Guk egin dugu horren gaineko hausnarketa", esan dute Irati Mujika eta Sonia Etxenausia antolatzaileek.
Ekoizpen eta kontsumo ereduak aztertu , eta agroekologiaren ekarpena, emakumeen parte-hartzea eta deshazkundea berbagai izan dituzte.
Talde txikietan atera diren ideia guztiak elkarren artean partekatu dituzte. "Ideia mordoa ekarri dituzte. Ikuspuntu eta ikuspegi ezberdinetako ekarpenak izan dira. Gauza mordoa jaso ditugu eta oso aberasgarria izan da goiza", esan dute antolatzaileek.
Aurrera begirakoak ere
Adierazpen mezuak gain, aurrera begirako beste ekintza batzuk zeintzuk izan daitezkeen zehaztu dute. Saretzen hasteko lehen pausoa izan dela diote: "hirietan bizi diren emakumeak egon dira hemen. Horrek esan gura du hirietako emakumeen eta landa-eremuetako emakumeen arteko zubiak oso garrantzitsuak direla. Gaur, zubi horiek tinko manten daitezen, urratsak eman ditugu".