Herria kantuz saioa egin dute gaur goizean Aramaixo Herri Eskolako umeek eta Alaiak erretiratuen elkarteko abesbatzak. Euskal kantuak kantatu dituzte herriko kaleetan, herria Euskararen Egunerako girotuz.
Larraitz Arriolabengoa ibili da zuzendari lanetan.