Gaur, barikua, Herria kantuz alaituko dute eskolako umeek eta Alaiak erretiratuen elkarteko abesbatzak, goiz eta arratsalde.
Euskararen Eguna
Bihar, abenduaren 3an, herri lasterketa egingo dute, Aramaixon euskeraz bizi gure dot leloarekin. 11:00etan izango da izen-ematea eta lau luzerako lasterketak egongo dira: 270 metrokoa, 725 metrokoa, 1,6 kilometrokoa eta 3,2 kilometrokoa. 12:00etan izango dira lasterketak. Oinez edo korrika egiteko moduko lasterketak izango dira eta amaieran ez dute sailkapenik egingo.
Izena ematerakoan, metalezko botilak erosteko aukera egongo da, 5 euroren truke. Boluntarioak behar dituzte ibilbidean zehar trafikoa zaintzeko. Ondoren, luntxa egongo da eta Trikikalejira elkarteak antolatuta kantu bazkaria egingo dute Izarra elkartean.