Haurtzaroan kulturaren hazia hedatzearen garrantzia nabarmendu nahi duen jaialdia da Haziaraba in the mapping. Paraiso Antzerkia taldeak bultzatutako jaialdiak hiru ikuskizun eskainiko ditu Aramaion. Horietako lehena azaroaren 8an izan zen: Zerupean ikuskizuna; bada, beste bi ikuskizun egingo dituzte aste bukaeran.
Zapatuan, azaroaren 19an, Xokolat ikuskizuna egingo dute kultura etxean, 18:00etan. 2 eta 5 urte bitarteko umeei zuzendutako lana izango da. Domekan, aldiz, 18:00etan, kultura etxean Minimach animazioa izango dute. Film laburrez gozatzeko aukera izango dute 2 eta 6 urte bitarteko umeek.