Xaboi naturalen ikastaroa egingo dute abenduaren 1ean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko azaroaren 10a

Ekoudalatx mintegiko arduradunekin izango da, 17:30etik 19:30era, erretiratuen elkartean.

Xaboi naturalen ikastaroa egingo dute abenduaren 1ean, sendabelarrak eta kosmetika naturala ardatz hartuta. Ekoudalatx mintegiko arduradunak izango dira ikastaroa gidatuko dutenak.

Abenduaren 1ean izango da, erretiratuen lokalean, 17:30etik 19:30era.

Aurrez eman izena

Aurrez eman behar da izena 665 70 21 92 telefono zenbakira deituta; plaza mugatuak egongo dira.  Ordainketa egunean bertan egin beharko da: 15 euro orokorra, eta ekonomatoko bazkideek 10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak