Ekainean, eskolako jaialdian, Aita Mari proiektuaren aldeko diru bilketa egin zuten Aramaixoko Herri Eskolan. Bada, orduan lortutako 769,92 euroak Izaskun Arriaran erizaina eta Aita Mari proiektuko kideari eman diote.
Ekitaldi xumea egin dute eskolako patioan. Saioa Uriarte eskolako zuzendariak hartu du hitza lehenengo; ondoren, Manex Herrartek eta Lide Reguerok hitz batzuk izan dituzte Arriaranendako, eta, azkenik, eskolako txikitxoek eman diote "txekea" Arriarani.
Aita Mari proiektuko kideak esker hitzak izan ditu Aramaioko eskolarendako. Nabarmendu du gaur egun asko gogortu direla itsasora irteteko arauak –batez ere Italiaren partetik– eta horrek arazoak ekar ditzakeela.