Zuzeneko konexioa egin dute Aramaioko ikasleek Aita Mari ontziarekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ekainaren 9a

Aramaixo Herri Eskolako ikasleek bideokonferentzia izan dute gaur, Aita Mari ontziarekin.

Eskolako ikasleek Aita Mari ontzian egiten duten lanaren azalpenak zuzenean entzuteko aukera izan dute. Izaskun Arriaran erizain aramaioarra izan dute gidari, ontzitik bertatik.

Aita Mari ontzian non dagoen, nolako azpiegitura duten, ze lan egiten duten, nola bizi diren... hori guztia azaldu die Arriaranek eskolako ikasleei. Neska-mutikoek adi-adi entzun dituzte azalpenak, eta ondoren galdera egin dituzte: "Zenbat milia egiten dituzue egunero?, zer jaten duzue? erreskatatutakoak nora eramaten dituzue?"... eta beste horrenbeste galdera egin dituzte ikasleek Aramaioko ikasgelatik bertatik.

Lau gunetan banatuta jarraitu dute zuzenekoa: Haur Hezkuntzakoak gela batean, eta LHko lehenengo, bigarren eta hirugarren ziklokoak gela banatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak