Deba ibaia auzolanean garbitzeko deialdia egin dute zapaturako; bada, aramaioarrak ere deialdira batu dira. Aramaioko Udalak eta Orixolek antolatuta erreka garbituko dute zapatuan, urriaren 15ean. Herriko plazan elkartuko dira eta auzolana izango da 10:30etik 13:30era bitartean.
Izena gaur bertan eman beharko da, urriaren 11n, udaletxean.