Peru Abarrategi: "Saioko momentu askotan gozatzeko aukera ere izan nuen"

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko ira. 25a, 11:19

Getxoko saioaren ostean GOIENAri esandakoak.

Zer moduzko esperientzia izan da Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatzea?

Nahikoa polita izan dela esango nuke. Bertan egoteko aukera edukitzea ez da gutxi, eta saioko momentu askotan gozatzeko aukera ere izan nuen. Beraz, orokorrean, balorazioa positiboa da.

Zer moduz sentitu zara?

Normala den moduan, hasieran urduri egon naiz. Gero, saioa aurrera joan ahala eta bertso batzuk kantatu ahala, ikusita nola funtzionatzen duen, lasaitzen joan naiz, eta nahikoa lasai bukatu dut.

Egindako lanarekin, pozik?

Ofiziotan moldatu naiz hobeto. Gustatzen zait bakarkako lana, baina atzo ez nuen asmatu, eta arantza hori geratzen zait, ganbarako lanean asmatu ez izana. Ez nintzen eroso sentitu abestutako diskurtsoarekin, eta uste dut hori transmititu egin nuela. Pena hori geratu zait. 

Hamarreko txikia izan zenuen ariketa onena? Alaia Martinen atzetik, bigarren puntuazio onena lortu zenuen ariketa horretan.

Berarekin egokitu zitzaidan kantatzea, eta ederra izan zen. Jende askok ere esan zidan oso polita joan zela ofizio hori, eta ni alde positiboarekin geratuko naiz. Esperientzia berri bat izan zen, gerorako balioko didana, eta horrekin geratzen naiz. Puntuetan azkena geratzea tokatu zitzaidan, baina ez da gauza bat atzera eragiten didana, badakit-eta ze izenen inguruan ibili nintzen kantuan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak