Ariketa puntuagarriak egin ostean, 738 puntu batu ditu Alaia Martinek. Haren ondotik geratu dira Nerea Elustondo, 695ekin, Agin Laburu, 685ekin, Oihana Bartra, 653,5ekin, Unai Mendizabal, 635ekin, eta Peru Abarrategi, 627rekin. Horiek lehen faseko saio guztiak amaitu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetara sailkatu diren edo ez jakiteko.
Epaileen puntuazioen arabera, hamarreko txikian aritu da ondoen Peru Abarrategi. Berea izan da bigarren puntuazio altuena ariketa horretan, Alaia Martinenaren atzetik.
Bihar, Arrasaten
Arrasateko Amaia antzokian izango da txapelketako bigarren saioa, bihar, 17:00etan. Gorka Pagonabarraga Agorria, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Miren Amuriza Plaza, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabier Silveira Etxeberria ariko dira kantuan. Internet bidezko sarrerak agortuta daude; txarteldegia 15:00etan irekiko dute, sarrera batzuekin.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak