Street boulder txapelketa egingo dute domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uzt. 1a, 13:00

Artxiboko irudia.

Edonork egiteko moduko probak jarriko dituzte. Domekan izango da, 18:00etan.

Iaz antolatu zuten lehenengoz street boulder txapelketa; bada, izan zuen arrakasta ikusita, aurten berriro ere egingo dute.Gazte Asanbladak antolatu du, Orixol Mendizale Elkartearekin elkarlanean. Domekan izango da txapelketa, 18:00etan.

"Parke inguruan hasiko gara eta, poliki-poliki, plazaraino joango gara", azaldu du Orixol Mendizale Elkarteko kide Eider Ballinak. Aramaioko kaleko eraikinek aukera onak eskaintzen dituzte eskalada eta boulderra praktikatzeko; hala, hori aprobetxatuko dute txapelketa egiteko. Edonork parte hartzeko moduko proba izango da, baita umeek ere.

"Katu oinak ekarri beharko dituzte parte hartzaileek. Magnesioa eta koltxonetak guk jarriko ditugu", azaldu du. Proba "xumeak" izango direla gaineratu du Ballinak. Musikaz lagunduta ibiliko dira kalean zehar jaietako domeka arratsaldean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak