Anbotoko Mari udaletxeko balkoira jaitsiko da berriro ere aurten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 27a, 10:34

2019an, Anbotoko Mari, udaletxeko balkoian. Artxiboko argazkia.

Aramaioko Udalak, herriko beste hainbat eragilerekin batera, gertu du aurtengo San Martin jaietako egitaraua.

Uztailaren 1ean, barikua, hasiko dituzte ofizialki jaiak Anbotoko Mariren jaitsierarekin. Ondoren, festak eztanda egingo du eta herritarrek murrizketarik gabeko jaiak biziko dituzte beste behin.

Aramaioko Udalak, eta baita Gazte Asanbladak ere, prest dute jaietako egitaraua. Uztailaren 4ra arte egongo dira ekintzak Aramaioko kaleetan. Aramaioko jaiak iragartzeko kartela Ainara Inuntziaga Ugartek egin du, eta, umeen saria, aldiz, Enai Bolinaga Altunak irabazi du.

2022ko San Martin jaiak. Egitaraua:

 

Ekainak 30

  • 18:00 Papargorri eskolaniaren emanaldia kultura etxean.

Uztailak 1

  • 9:00 Pilota txapelketako finala –Pilota elkarteak antolatuta–.
  • 19:00 Txupinazoa eta pregoia.
  • 19:00 Anbotoko Mariren etorrera.
  • 19:05 Trikitixa eskolakoekin kalejira –Trikitixa eskolako kidiak–.
  • 19:05 Herriko txistulariekin kalejira.
  • 19:05 Buruhandi eta erraldoiak.
  • 20:00 Txosnen irekiera.
  • 20:00 Kun Kun Batukada taldeaz kalejira.
  • 23:00 Erromeria plazan.
  • 00:00 Kontzertuak txosnetan: Añube + Rebel Noise + Libertad Condicional.

Uztailak 2

  • 10:00 Hockey partiduek frontoien –Burdinola Irristaketa klubaren eskutik–.
  • 11:30 Umeendako egurrezko jolasak plazan.
  • 12:00 Tortilla patata txapelketa –patatak, olioa, gatza eta arrautzak antolakuntzak jarriko ditu–.
  • 12:30 Izenbarekuak Txaranga herrian zehar –Kutxabankek eskainita–.
  • 16:30 Briska eta mus txapelketa jubilatuen lokalean –Jubilatuen elkarteak lagunduta–. Aurrez eman izena erretiratuen lokalean.
    1. sarixe - gaztaie eta bi ardo botila.
    2. sarixe - gaztai erdi eta ardo botila bat.
    3. sarixe - hiru sagardo botila.
  • 17:00 Tiro plato txapelketa –Kurtzetagain elkarteak antolatuta–.
  • 17:00 Green Grass Festibala: Doce C taldearen emanaldia –Gazte Asanbladak antolatuta–.
  • 18:30 Kale ikuskizuna herrian zehar plazatik hasita: Maitasun erromantikoa.
  • 19:00 Ping pong txapelketa frontoien –Gazte Asanbladak antolatuta–.
  • 19:30 México lindo ¡Sí,señor! mariatxiaren kalejira herrian zehar plazatik hasita.
  • 22:30 México lindo ¡Sí,señor! mariatxiaren emanaldia plazan.
  • 00:00 Kontzertuek txosnetan La furia + McOnak + Nikotina.
  • 05:00 Jolasak txosnagunean –Gazte Asanbladak antolatuta–.

Uztailak 3

  • 11:00 Dianak herriko txistulariekin.
  • 12:00 Meza Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta.
  • 13:00 Herriko ume jaioberriei ongietorria plazan. Ondoren, herriko dantzarien emanaldia –Lagun Artean Dantza taldea–.
  • 17:00 Jolas parkea parkean.
  • 18:00 Street Boulder txosnagunean –Gazte Asanbladak antolatuta–.
  • 18:00 Herri kirolen erakustaldia plazan, Badaiotz taldearekin.
  • 20:00 Eusko Label parrillada plazan.
  • 20:30 Dantza-plaza plazan.
  • 21:30 Afaria txosnetan Zuk in zuk jan –Gazte Asanbladak antolatuta–.
  • 22:30 Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna Les Tambours de feu.
  • 23:30 Berba pasie –Gazte Asanbladak antolatuta–.
  • 00:30 Film laburren lehiaketa –Gazte Asanbladak antolatuta–.

Uztailak 4

  • 11:30 Umeendako xaboi-burbuilen ikuskizuna eta tailerra parkean.
  • 13:00 Historias de un baúl! ikuskizuna plazan.
  • 13:00 Kantu jira parkean.
  • 16:30 Kuadrillen arteko pikea parkean  –Gazte Asanbladak antolatuta–.
  • 20:00 Orkestra elektrotxarangarekin animazioa.
  • 21:30 Herri afaria plazan –Mozorro onena sarituko dute–. Ostien Urrezko Gibelaren sari banaketa, eta afal ondoren Orkestra elektrotxarangiaz animazioa.
  • 23:30 Anbotoko Mariren despedida.
  • 01:00 Diskofesta herrikoia AZ Gaubelarekin txosnetan.

Umeen kategoriako saria: Enai Bolinaga Altuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak