Orixol Mendizale Elkartekoek izango dute jaietako txupinazoa botatzeko ardura

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uztailaren 1a

Orixol elkartekoak ekaina hasieran egindako ekitaldian.

Gaur hasiko dituzte San Martin jaiak Aramaion. 19:00etan txupinazoa botako dute: aurten 50 urte bete dituen Orixol Mendizale Elkarteko kideak izango dute horren ardura.

Orixol Mendizale Elkarteko kide direnek eta izan direnek botako dute aurtengo jaietako txupinazoa: Rafa Garaitonandiak, Oihana Erizek, Peru Abarrategik, Nerea Asurmendik eta Eider Ballinak izango dute horren ardura. 19:00etan izango da txupinazoa eta pregoia. Ondoren, Anbotoko Mari jaitsiko da udaletxeko balkoira, eta herritarrak dantzan jarriko ditu.

Murrizketarik gabeko jaiak izango dituzte aurten Aramaion. Dena gertu dute jaiak ospatzeko. Denetariko ekitaldiak izango dituzte: musika kontzertuak, jolasak, afari herrikoia, tortilla patata lehiaketa, street boulder txapelketa...

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak