Peru Abarrategirentzat txapela, buruz burukoan Manex Agirrerekin aritu ostean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 11a, 21:59

Abarrategi, txapela irabazi ostean. (Argazkia: Arabako Alea)

Estatistikak alde zeuden aramaioarrentzat Arabako Bertsolari Txapelketako final nagusian, sei finalistetatik lau ordezkari baitzituzten. Estatistikak, ordea, ez dira beti nahiko izaten, baina gaur hala izan da. Manex Agirre eta Peru Abarrategi sailkatu dira buruz burukora, saio bikain bat egin ostean, eta gazteena nagusitu da, bere lehen txapela eskuratuz.

608 puntu eskuratu ditu sei finalistetan gazteena izan den bertsolari txapeldunak, eta harekin buruz burukoan aritu den beteranoak, Manex Agirrek, 602 puntu lortu ditu.

Oihane Perea sailkatu da hirugarren, 413,5 punturekin –bere azken txapelketa dela jakinarazi du bukaerako agurrean–. Iñaki Viñaspre izan da laugarrena, 410,5 punturekin, eta ondoren sailkatu dira beste bi aramaioarrak. Xabi Igoak bosgarren egin du, 402 lortuta, eta Paula Amilburu sailkatu da seigarren, 384 punturekin.

Arabako lehen bertso eskolen sortzaile Serapio Lopez Ortuetak jantzi dio txapela Peru Abarrategiri, eta honakoa bota du agurreko bertsoan: Eskakizun txikitxo bat/aterako dut plazara/nahiz Aramaio ta Oion/ez den berdin beharbada/Probintzi txiki honek du/ bere-berea euskara/batzuek ahaztu arren/gu ere euskaldun gara/Beraz konplexu guztiak/doazela pikutara/ama berdinak erditu baditu zazpi alaba/merezi duen moduan/zaindu ezazue Araba.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak