San Martin jaietako leloa aukeratzeko lehiaketa egingo du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko maiatzaren 16a

2021eko jaietan, erretiratuak kantuan.

San Martin jaietako zapietan agertuko da leloa. Esaldiak aurkezteko epea maiatzaren 26a izango da.

Aramaioko Udalak San Martin jaiak iragartzeko lelo lehiaketa abiatu du. Hori dela eta, jaien inguruko esaldi bat izan beharko da: esaldi bakarra eta euskarazkoa. 12 urtetik gorako edonork parte har dezake, bakarka edo taldeka.

Epea: maiatzaren 26a

Leloa emailez bidal daiteke edo udaletxean aurkeztu. Emaila bidali itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 26an amaituko da.

50 euroko saria

Sari bakarra egongo da, 50 eurokoa. Leloa San Martin jaietako zapietan agertuko da; hala ere, bestelako euskarrietan erabiltzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak