San Martin jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mai. 11a, 10:21

2021eko irudia, Anbotoko Mari.

San Martin jaiak uztailaren 1etik 4ra ospatuko dituzte. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 26ra arte izango da.

Aramaioko Udalak San Martin jaietarako kartel lehiaketa deitu du.

Hiru kategoria

Hiru kategoriatan banatuta egingo dute lehiaketa: ume eta nagusien kategorian parte hartzeko Aramaiokoa izan beharko da, eta helduen kategorian edonork parte hartu ahal izango du. Pertsona bakoitzak gehienez bi kartel aurkezteko aukera izango du, originalak izan beharko dira eta derrigorrez ondorengo testua eraman beharko dute: "San Martin jaiak 2022. Uztailak 1, 2, 3 eta 4". Gaia librea izango da.

Kategoriak eta sariak

Kategoria bakoitzeko irabazleak jasoko duen saria izango da:

  • Umeak, 15 urtera arte: saria 60 euro.
  • Helduak, 16tik 59ra urte bitartekoak: saria 150 euro.
  • Nagusiak, 60tik gorakoak: saria izango da 60 euro.

Nora bidali

Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira, maiatzaren 26a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak