Energia krisiaren inguruan jardungo du Adrian Almazan irakasle eta ikerlariak Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mai. 3a, 11:52
Adrian Almazan. Argazkia: ecologistasenaccion.org

Lorabarri Astearen barruan egingo du hitzaldia, maiatzaren 4an, 18:30ean, Sastiñan.

Energia krisiaz jardungo duzu. Zein izango da zure hitzaldiaren oinarria?

Araba Bizirik! plataformak Tapia legearen aurka egingo duen hitzaldi zikloan parte hartuko dut. Tapia legea deritzonaren helburua da Araban azpiegitura energetikoak jartzea samurtzea. Batez ere, energia berriztagarri industrial pribatuak. Nire hitzaldia testuinguru horretan kokatu behar da. Krisi batean gaude: bukatu da orain arteko modeloa, energia fosilak amaierara iristen ari dira. Aurkezten diguten alternatibak ere mugak ditu materialari dagokionez. Ezin izango dute energia kontsumo bera bermatu. Nire ustez, oinarrian jarri behar dena transformazio politikoa da, berdintasunera eta justiziara bidean.

Kontsumo eredua ere aldatu beharko litzateke?

Egungo kontsumo ereduak berriztagarriak ez diren materialak ditu oinarrian: petrolioa, minerala... Kontsumo ereduak aldatu egin behar ditugu. Adibidez, ez diogu jateari utzi behar, baina jan behar dugu gertukoa eta eredu agroekologikoan hazitakoa, ez eredu industrialean lortutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak