Ze tresna ditu txertatuta app-ak?
Alde batetik, lainoaren zerbitzua ematen du, eta, bestetik, inteligentzia artifizialaren bidezko bilatzaile integratua dauka.
Ze abantaila dauzkate?
Eskuko telefonoan espazio gabe gelditzerakoan, hodeiarekin espazioa irabazten dugu, eta hori asko eskertzen dute erabiltzaileek. Ikastarora datozen zenbaitzuek hasieran ez dakite zer den hodeiaren kontzeptua, baina behin sinplea dela jakiten dutenean hasten dira argazkiak kudeatzen. Bilatzailearen kasuan, galerian dauzkagun argazkiak laster batean topatu ditzakegu. Noizbait animalia bati edo pertsona konkretu bati atera diogun argazkia, edo toki zehatz baten ateratakoa, ikusi nahi badugu, aplikazioari etiketatzeko edo une oroko kokapena jakiteko baimena emanda, nahikoa da.
Ezabatutako argazkiak berreskura daitezke?
Zakarrontzian 60 egun baino gutxiago egoten badira, bai.
Nori gomendatuko zenioke app-a?
Eszeptikoei, edo hanka sartzeko beldurra dutenei. Horiei kostatzen zaie hastea, baina gero, ikusten dute gai direla eta era-bilgarria egiten zaie.
Ezer gehiago esan nahi?
Ikastaroa emateaz gain, datozen bi asteetako arratsaldeetan egongo naiz KZgunean, 20:00ak arte. Eskuko telefonoarekin edo ordenagailuarekin lotutako edozein zalantza izanez gero, aramaioarrak hemendik pasa daitezke.