Trebiñuko hirugarren final zortzirena Andere Arriolabengoak irabazi du

Miren Arregi Amasorrain 2022ko api. 3a, 20:30

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu da gaur eta jokoan aritutako sei bertsolarietatik Andere Arriolabengoa izan da lehena.

Lehenengo fase honetan hamarna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Andere Arriolabengoak lortu du puntu gehien, 192,5 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

Andere Arriolabengoa: 192,5 puntu

Xabi Igoa: 191 puntu

Asier Rubio: 176 puntu

Irati Anda: 175,5 puntu

Danel Herrarte: 174 puntu

Oier Arbina: 172,5 puntu

 Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna izan da Trebiñun aurkezle.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak