Manex Agirrerekin batera aritu da Aitor Ugarte aramaioarra ere. Lehenengo fase honetan hamarna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu ditu puntu gehien, 185 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak dira:
1.- Manex Agirre (Aramaio): 185 puntu
2.- Asier Otamendi (Urretxu): 180,5 puntu
3.- Manu Bendala (Sevilla-Gasteiz): 178,5 puntu
4.- Aitor Ugarte (Aramaio): 167 puntu
5.- Ander Aranburu (Gasteiz): 161,5 puntu
6.- Unai Gomez (Izarra): 159,5 puntu