Aitor Ugarte, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Xabi Igoa eta Danel Herrarte izango dira bertsolariak.
Apirilaren 1ean hasiko da txapelketa eta ekainaren 11n amaituko da.
30 bertsolari
Txapelketaren egitura izango da: bost final-zortziren, hiru-final laurden, bi finalerdi eta finala jokatuko dituzte. Final-zortzirenak Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen izango dira; finala-laurdenak, Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion; finalerdiak, Araia eta Izarran; eta finala, Gasteizen.
Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da, Amurrioko kultura etxean, 20:00etan; han izango da Paula Amilburu aramaioarra. Taula gainera igoko diren beste bertsolariak izango dira: Aitor Najera, Eukene de los Aires, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Xabier Antia. Nieves del Alamo Gil izango da aurkezlea.
Txapela janzten badakite
Manex Agirre 2011n eta 2015ean txapeldun izandakoa da; txapel horiek "lekutan geratu dira", dio Agirrek. Gainera, 2021eko txapelketa berezian, binakakoan, txapela jantzi zuen bikotea Manex Agirrek eta Martin Abarrategik osatutakoa izan zen. "Binakakoa beste pelikula bat izan zen, banakakoak tentsioa handiagoa izango du", dio Agirrek. Aramaioko parte-hartzaile asko egoteak "taldean entrenatzeko beste giro bat" dakarrela dio. Abarrategik, aldiz, ez du txapelketan parte hartuko, ikasturte honetan zehar Aramaiotik kanpo dabilelako.
Sarrerak
Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke, 3 euroren truke, eta bazkideek, berriz, 2 euroren truke.
Gaur, bertso saio egingo dute
Arabako txapelketarako entrenatzeko asmoz, hiru bertso saio antolatu dituzte, eta Korrika Kulturalaren barruan sartu dituzte. Gaur, hirugarrena eta azkena egingo dute: Paula Amilburuk, Xabi Igoak, Asier Galarza Muxi-k eta Aitor Estebanek kantatuko dute, 19:00etan, Sastiñan.