Altitoy-Ternua proban, B kategorian parte hartu du Julen Axpe aramaioarrak. Mendiko eski lasterketa entzutetsua jokatu dute aste bukaeran Pirinioetan, Luz Saint Sauveur inguruko mendietan.
Aramaioarrak Ane Aspe arrasatearrarekin osatu du bikotea. Zapatuko eta domekako saioetako denborak kontuan hartuta, 31 postuan bukatu dute proba, guztira 6:18:48 denbora eginda.
Nabarmendu behar da Altitoy-Ternua proba Euskal Herriko mendiko eski txapelketa izaten dela.