Altitoy Ternua lasterketaren 13. edizioa ospatu da asteburu honetan, Luz Ardiden, eta horren baitan, Euskal Herriko Taldekako Mendi Eskiko Txapelketa. Debagoienetik joandako kirolariek marka ona egin dute beste behin. A mailan, Euskal Herriko sailkapeneko lehenengo postua lortu du Axier Alonso oñatiarrak eta hirugarrena Aitor Otxoa herrikideak. Bestetik, B mailan, onenak izan dira Ainara Uribarri oñatiarra eta Ander Uriarte bergararra, 1:56:01eko denborarekin.