Jendaurrean ikusgai jarri dituzte landa guneetako plan bereziak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko otsailaren 23a

Hasierako onarpenaren iragarkia otsailaren 18an argitaratu zuten ALHAOn. 20 egunez egongo dira jendaurrean, martxoaren 18ra arte –barne–.

Landa guneetako plan bereziak jendaurrean ikusgai daude martxoaren 18ra arte.

Urtarrilaren 27ko bilkuran eman zitzaien hasierako onarpena planei. Bi zatitan egin dituzte: lehenengo fasean Arriola, Arexola, Barajuen, Suña, Uribarri eta Zabola aztertu dituzte; eta, bigarrenean, Azkoaga, Etxaguen, Gantzaga, Gureia eta Gantzaga.

Martxoaren 18ra arte, barne, dokumentazioa ikusgai dago udal bulegoetan, edozein interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak