Korrika batzordea osatzeko lehenengo bilera irekia egin zuten atzo, udaletxean. Debagoieneko AEK-ko arduradun Oskar Elizburu izan zen batzarrean; baita udal ordezkariak eta eskolako zuzendaria ere.
Mugan, bi kilometro
Apirilaren 1ean pasako da Korrika Debagoienetik: Bergaratik Gatzagarako bidea egingo du. Hala, proposamena izan zen Aramaiok Gipuzkoako azkeneko kilometroa eta Arabako lehenengo kilometroa egitea.
Hurrengo bilera irekia martxoaren 2an
Martxoaren 4an, barikua, Korrikako arropa-postua jarriko dute Aramaion
Korrika Txikiaz eta Korrika Kulturalaz ere aritu ziren. Hainbat proposamen irten ziren, eta horiek aztertuko dituzte. Hain zuzen, hurrengo bilera irekia martxoaren 2an egingo dute.
Martxoaren 4an, barikua, Korrikako arropa-postua jarriko dute Aramaion.
Korrika laguntzailea
Aurten, Korrika ez da Aramaiotik pasako. Hala ere, Korrikari laguntzeko zenbait bide azaldu zituen Elizburuk: Korrika laguntzaile egitea –Interneten dagoen dokumentua beteta– eta taberna eta komertzioei bideratutako Korrikalagun figura ere azaldu zuen.