Ipizti eta Kasatxo inguruko baso publikoak garbituko dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ots. 8a, 08:00

Tellamendi tontorra.

Europako dirulaguntzekin bideratutako Oreka Life proiektuan sartu da Udala.

Urkiolako parke naturalean dituen baso eta lur publikoak hobetzeko asmoarekin sartu zen Udala proiektuan.

Sai zuriaren umealdia

Azterketa egin ostean, zelaia indartu eta sastrakak kentzeko gune batzuk identifikatu zituzten. Iaz, hainbat lan egin zituzten: Tellamendi eta Arangio inguruetan; aldiz, beste gune batzuk egin gabe utzi zituzten sai zuriaren umealdia errespetatzeko.

Bada, orain egingo dituzte lan horiek. Ipizti eta Kasatxo inguruan sastrakak kenduko dituzte, eta baita Ipiztikoarriagako aparkamendu azpian, Japoniako gereziondo (prunus serotina), arbola inbasorea, kenduko dute eta Arriolatik Larrazabalera doan pistan, parke naturaleko sarreretako bat, sastrakak eta bide bazterrak garbituko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak