Adifek lizitaziora atera du AHTak kaltetutako hainbat errepide konpontzea, Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko aza. 16a, 10:47

Hiru gunetan egingo dituzte hobekuntzak: Untzillan, Zabolan eta A-3920 errepidean, 32/360 eta 32/720 puntuetan. Kontratua 2.213.303,81 eurokoa izango da, BEZa barne.

Adifek lizitaziora atera du Aramaioko hiru gunetan hainbat hobekuntza egitea. Abiadura handiko trenaren lanek kaltetutako eta hondatutako hainbat errepide zati konpontzeko lanak izango dira.

Hain zuzen, hiru gunetan egingo dituzte hobekuntzak: Untzillan, A-3920 eta A-4021 errepideetan; Zabolan,  A-4021 errepidean; eta, A-3920 errepidean 32/360 eta 32/720 puntu kilometrikoetan.

Lizitaziora atera dute kontratua 2.213.303,81 eurotan –BEZ barne–, eta 12 hilabeteko epea egongo da obrak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak