ADIFek desjabetze prozesua zabaldu du Zabolako eta Untzillako zenbait errepidetan hobekuntzak egiteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko urt. 22a, 12:00

Lanak Gasteiz, Bilbo eta Donostia linearen inguruan egingo direnak dira: A-3920 eta A-4021 errepideetan egingo dituzte obrak. Lur-jabeek 15 egun baliodun izango dituzte erreklamazioak aurkezteko.

ADIFek desjabetze prozesua zabaldu du Aramaion, Zabola eta Untzilla inguruko errepide batzuetan hobetze-lanak egiteko. Agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten urtarrilaren 9an; lur-jabeek 15 egun baliodun izango dituzte erreklamazioak aurkezteko. Kaltetuak izango diren jabeek etxean jaso dute jakinarazpena.
Aramaioko Udalak ere jaso du jakinarazpena; izan ere, aipatutako tarte horretan Udalak baditu hainbat lursail jabetzan.

Prozesuak bere bidea 

Desjabetze prozesuak bere bidea jarraituko du; eta, behin prozesua amaitzen denean ADIFek obrak egingo ditu aipatutako guneetan.
Obrak A-3920 eta A-4021 errepideetan egingo dituzte. Proiektuaren dokumentazioa ikus daiteke Espainiako Gobernuaren Ordezkariodetzan –Gasteiz– eta baita Aramaioko Udalean ere; horrez gain, www.adifaltavelocidad.es atarian ere. Gasteiz, Bilbo eta Donostia linearen inguruan egingo diren lana dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak