Asier del Campo pilotariak 22 urtez azpikoen Arabako lau eta erdiko finala jokatuko du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko uzt. 16a, 10:51
Artxiboko irudia.

Bihar, zapatua, izango dira finalak Ogetan, 10:00etan hasita.

Atzo, eguena, jokatu zuen aramaioarrak finalerdia Isaia Mardarasen aurka, eta emaitza justuarekin bada ere, 22-21 irabazi zuen del Campok. Hori horrela, zapatuan Ogetan jokatuko den finalerako txartela lortu du aramaioarrak. Eneko Gonzalezen aurka jokatu beharko du finala, 22 urtez azpikoen kategorian.

Finalak 10:00etan hasiko dira: kadete, gazte, 22 urtez azpikoen, emakumezkoen eta seniorren finalak jokatuko dituzte. Asier del Campo pilotariaz gain, Julen Olaizola aramaioarra ere finalean izango da, gazte mailan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak