Saguzarren gauerako izena emateko azken eguna martitzena izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko eka. 14a, 13:18

Bihar, ekainaren 15a, izango da saguzarren gauen izena emateko azkeneko eguna. Haur eta familiei zuzendutako ekintza izango da eta saguzarrak hobeto ezagutzeko balioko du.

Saguzarren gaua ospatuko dute barikuan, 21:00etan, parkean. Haur eta familiei zuzendutako ekintza izango da eta balioko du saguzarrak hobeto ezagutzeko.

Lau panelez osatutako erakusketa bat egongo da, saguzarraren ezaugarriak eta bizi-zikloa hobeto ezagutzeko.

Saguzarren soinuak entzuteko aukera

Iluntzean, ultrasoinu detektagailuak erabilita saguzarren soinuak entzuteko aukera egongo da.

Ekainaren 15a baino lehen izena eman

Parte hartzeko talde mugatuak egingo dituzte. Hortaz, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Ekainaren 15a izango da izena emateko azkeneko eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak