Laburbira zikloko filmak domekan eskainiko dituzte Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko maiatzaren 21a

Film laburreko lan taldea.

Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitua eroango du Txirritolak kultura etxera; domekan izango da, 18:30ean.

Txirritola Euskara Elkarteak antolatuta, euskarazko film laburrez gozatzeko aukera egongo da. Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitua eroango dute kultura etxera, sortzaileen lanak ezagutarazi eta euskaraz ekoizten jarraitzeko aukera eskaintzeko helburuarekin.

Domekan 18:30ean hasiko da emanaldia: guztira, zortzi film labur eskainiko dituzte. Emanaldien ondoren, Ilunabarrean esan filmeko zuzendariarekin eta lantaldearekin solasaldia egingo dute; bertan egongo da Sara Alonso aramaioarra ere.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak