Oihana Aranak, Ainhoa Agirreazaldegik, Paula Amilburuk, Oihana Bartrak, Aissa Intxaustik eta Saioa Alkizak "umorezko bertso saio ederra" egin zuten zapatuan Mutrikun, Maite Berriozabalek proposatutako gaiak oinarri hartuta. Aurreko astean Aramaion jokatu zuten kanporaketan Haizea Aranak eta Miren Artetxek lortu zituzten Lesakan maiatzaren 8an jokatu duten finalerako txartelak eta Amilburu eta Alkiza, izan ziren bigarren kanporaketako onenak. Lau bertsolari horiez gain, ohorezko bi Señora gonbidatu ere arituko dira Lesakan.