'Eolikoak Aramaion' bilera irekia egindo du Udalak, gaur, kultura etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko api. 21a, 10:02

Aramaioko Udalak bilera irekia egingo du Aramaioko lurretan parke eoliko bat eraikitzeko dagoen interesaren inguruko informazioa emateko.

Aramaioko udalerriko 8 poligonoko 142 B lurzatian, lurzoru urbanizaezinean, 81 metroko garaiera izango duen dorre baten bidez haizea neurtzeko estazio meteorologikoa instalatuko dute, interes publikoaren adierazpenaren espedientearen barruan. Modu horretan neurketak egingo dituzte, eta horren arabera eolikoak jarri edo ez erabakiko dute.

Bada, berri horren aurrean, Aramaioko Udalak bilera irekia deitu du gaurko. Egoera zein den azaldu eta ahal den neurrian argibideak ematea izango da helburua. Bilera 18:30ean izango da, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak